Erasmus+ mugikortasuna Parisko CESI erakundean

2018/05/28 23:00:00 GMT+1
Frantziako Goi-mailako eta lanbide heziketako ikasketa dualen zentroan egin du egonaldia Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasle batek.

CESI erakundean egin du egonaldia Parisen maiatzaren 21etik 25era bitartean IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Jose Gutierrez Berraondo irakasleak. Batetik arazoetan oinarritutako ikasketen inguruko pedagogiaren formakuntza-mintegian parte hartu du, eta bestetik CESIko arduradunekin bildu da etorkizunean elkarlanean aritzeko aukerak aztertzeko.

IMHk eta CESIk luzaro jardun dute elkarlanean, IMHk Ingeniaritza Dualaren Eskola CESIrekin sortu baitzuen eta lehen 16 promozioak CESIren bidez titulatu ziren.

Egonaldia Erasmus+ KA1 programari esker burutu da.