eONTZIA izan da 3. IDEIA INDUSTRIALen lehiaketaren proiektu saritua

2016/10/06 00:00:00 GMT+2
Mikel Diez La Salle Berrozpeko elektronikako ikasle ohiak eta Krystof Kwiatkowski Zubiri Manteoko informatikako ikasle ohiak IRABAZI DUTE AURTENGO III Tkgune Gazteentzako Enpresa Industrialen IDEIA LEHIAKETA.

Saritutako proiektua eONTZIA izan da, eta zaborrontzietako erabilera guztiak denbora errealean erregistratu eta datu bilketarekin  monitorizazio eta kudeaketa egokia egiten laguntzen du. Noiz betetzen den, noiz ireki eta itxi, zein ordutan, zein zabor mota eta abar.

Ikusi hemen 3 edizioetako proiektuen egoera.

Tkgune Fabrikazioa, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, Tkgune Fabrikazioa (lehen ASMAOLA+) gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren II Edizioa abiatu dute, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Rural Kutxa eta Grupo Unceta enpresen babesarekin.