Hemen zaude: Hasiera Albisteak Enpresetako prestakuntza-premiak antzemateko azterlan eta analisietarako laguntzak. 2012ko deialdia
Albisteak

Enpresetako prestakuntza-premiak antzemateko azterlan eta analisietarako laguntzak. 2012ko deialdia

2012/05/16
EAEko enpresek prestakuntza-premiak antzemateko diagnosiak egiteko diru-laguntzen deialdia

- Laguntzak gutxienez 10 langile dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek jaso ditzakete, eta ETEek izango dute lehentasuna  Enpresa-taldeek ere baldintza beretan eskuratu ahal izango dituzte.
- Proiektuaren egite-garaia 2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko irailaren 13rartekoa izango da.  Deialdi honen bitartez, eskaera aurkezten denerako egin diren  premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatu ahal izango dira. Halaber, adierazitako denbora-tartean enpresa eskatzaileak hasi dituen azterlan-proiektuak.
- Azterlanak eskatzaileak kontratatutako kanpoko entitateek edo eskatzailearen langile gaituek egindakoak izan daitezke.
- Azterlan eta analisiek urte anitzeko denbora-irismena izan beharko dute.
- Eskaerak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 15an amaituko da.

IMHtik enpresen eskura ipintzen dugu gure talde INCRESS-ek  Prestakuntza-Premiak Antzemateko Diagnostikoak egiteko garatu duen metodologia eta esperientzia.
Interesaturik egonez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan

Deialdiko testua irakurtzeko, sakatu hemen.