Enpresen LANGILE KUALIFIKATUEN BEHARRARI erantzuteko TITULU OFIZIALA emango duen MEKANIZAZIO ikastaroa MARTXOAN

2017/02/09 01:00:00 GMT+2
Enpresen egungo behar handia ohartuta eta jakinik titulurik gabeko langile eta langile-langabetuen multzoa badagoela, aukera on bat bezala abiatuko dugu MARTXOAN IKASTARO SUBENTZIONATUA.

Azken aldian komunikabideetan azaltzen ari da enpresetan lan egiteko langile kualifikatuen gabezia dagoela. Halaxe da: Mekanizazioan langile kualifikatuen enpresen eskaerak jasotzen gabiltza etengabe IMHn eta erantzuteko zaitasunak ditugu. Bestalde, gure inguruan bizirauteko arazoekin dabiltzan enpresak ere badira, eta baita titulu gabeko esperientziadun langileak ere. Azkenik, ohartuta LANBIDEk urteko sasoi honetan eskaintzen duen aukera mugatuak direla, MEKANIZAZIO ikastaroa martxan jartzea erabaki dugu, lanean dauden langile zein langabeentzat, titulu ofiziala lor dezaten eta egoera honi irtenbide bat emateko beste aukera bat eskainiz.

Lor ezazu zure MEKANIZAZIO TITULUA

HOBETUZ subentzioen bidez abiatuko dugu ikastaro hau: "Txirbil harroketa bidezko Mekanizazio" Profesionaltasun Ziurtagiria. Martxotik aurrera emango ditugu eskolak, formakuntza-unitateka. Guztira 540 ordu dira eta enpresa-praktikak egin ahal izango dira.

  • Interesa duten pertsonek IMHn jaso dezakete informazio osoa, 943748270 telefonoan (Nora Ramon) edo imhformazioa[abildua]imh.eus helbidean.