Enpresei zerbitzuak euskaraz eskeintzeko aurrerapausoak

2004/07/12 00:00:00 GMT+2
Euskadin estreinakoz prebentzio-arduradunentzako ikastaroa eman du IMHk

Zerbitzuak euskaraz sendotzeko xedeari jarraituz, IMHk hainbat ekintza jarri ditu martxan bertako langile eta bezeroei begira.

Alde batetik, OSALANek eskatuta, prebentzio-ordezkarientzat ematen diren ikastaroak euskaraz ere eman ahal izan dira Euskadin estreinakoz.

Beste aldetik, GARATU programarentzat (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko irakasleen prestakuntza) 6 ikastaro euskaraz emango dira IMHn udazkenean hasita: "Siemens S7 automaten programazioa", "CNC Fresatzeko Makinen programazioa", "Hari eta sarpen bidezko elektrohigadura", "CAD-CAM" eta "Abiadura Handiko Mekanizazioa". Ondoren, IMHk prestatutako ikastaroak enpresei ere eskainiko zaizkie euskaraz egiteko, eta horretan gaitzeko, ikastetxeko 7 irakaslek berariazko formazioa jaso dute udaberrian zehar.

Azkenik, aholkularitzaren alorrean ere aurrerapausoak eman dira, izan ere, langileen parte-hartzeari buruzko diagnostikoak euskaraz egiten hasi da IMH, eta orokorrean enpresentzako zerbitzuak euskaraz eman ahal izateko prestatzen ari dira langile eta teknikariak.

Jarduera hauek IMHk 2003an abiatu zuen euskararen erabilera-planaren ondorioa dira, hau da, Elgoibarko Udalaren eta Ahize-AEK Aholkularitzaren laguntzarekin garatzen ari den GOAZEN egitasmoaren garapena dira.