Hemen zaude: Hasiera Albisteak Enpresan hasteko pausoa lehenago ematen duzu Ingeniaritza Dualean
Albisteak

Enpresan hasteko pausoa lehenago ematen duzu Ingeniaritza Dualean

2016/01/11
Tamara Molina eta Josu Atxa ingeniaritza dualeko ikasleei ikasten ari diren sistemari buruzko iritzi laburra eskatu diegu. Ikusi bideoan esan digutena.

Tamara Molina eta Josu Atxa elgoibartarrak dira eta IMHn Ingeniaritza Dualeko 2. mailako ikasleak dira. Astelehen arratsaldean, alternantzia egiten duten BERC-Material Physics Center-etik lanetik irtetzean eskolara etorri dira, hitz batzuk adierazteko eskatu baitiegu, antolatu ditugun aurtengo informazio saioak direla eta, etorriko zaretenoi ideia bat emateko asmoz.

"Zer aipatuko zenuke labur Ingeniaritzari buruz?" Galdetu diegu Tamara eta Josuri. Ikusi bideo honetan esan digutena:

Gehiago jakin nahi baduzue, otsailaren 18an, arratsaldeko 16:00etan ateak irekiko ditugu informazio osoa emateko eta Elgoibarko enpresa bat bisitatuko dugu, bertan ingeniaritzako ikasle ohiekin hitz egiteko aukera izanik. Etortzeko asmorik baduzu, deitu 943748264 (Itziar Egiguren) telefonora edo idatzi hemen bertaratzea baieztatzeko.

Enpresan hasteko pausoa lehenago ematen duzu Ingeniaritza Dualean

Josu Atxa eta Tamara Molina, Ingeniaritza Dualeko ikasleen iritzia