Emakumeen Nazioarteko Eguna

2018/03/06 00:00:00 GMT+1
Martxoak 8, IMHren elkarretaratze gonbitea: "Berdintasunean ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna!"

Martxoak 8 #EmakumearenNazioartekoEguna #M8 dela eta, gaur @IMH_Elgoibar-en elkarretaratzea egin dugu:
#BerdintasunaIrakastenDut "Berdintasunean ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna!"

IMH-REN ADIERAZPENA

  • Berdintasunean ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna!
  • Berdintasunean oinarritutako balioak ez dira berez sortzen; berdintasuna ikasi egiten da, beste balio, jarrera edo gizartean jokatzeko modu batzuk ikasten diren bezala.
  • Eragile guztiok erantzukizun handia dugu berdintasuna eta eredu berdintzaileak irakasterakoan. Zentzu horretan, bereziki belaunaldi gazteengan jarri behar dugu arreta.
  • Gure ekintzen bidez, errespetuan, pertsonen eskubieetan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunetan oinarritutako balioak sustatzeko konpromisoa hartzen dugu eta konpromisoa zuena egiteko gonbitea egiten dizuegu.
  • Gure gizartean berdintasunaren aurkako inertzia indartsuak finkatuta daude: Berdintasuna irakatsi ezean, azkenean desberdintasuna ikasten da nahi gabe. Beraz, berriro ere diogu: Irakatsi berdintasuna, ikasi eta praktikatu berdintasuna.

2018ko Martxoak 7

Egun hauetan komunikabideetan zabalkunde handia izaten ari da da martxoaren 8aren inguruko EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta antolatzen diharduten hainbat ekintza.   IMHren aldetik proposamen hau egiten dizuegu:

  • 10:45-11:00  tartean lankide-ikasleok atarira-portxera irten eta adierazpenak irakurri.
  • Hezkuntza Sailaren adierazpena irakurri.
  • Talde argazkia egin eta #BerdintasunaIrakastenDut #EnseñoIgualdad traolak erabiliz sareetan zabaldu.


Bide batez gogoratu gizarteko hainbat deialditan jakin arazi dutenez, sinbolikoki egunari babesa adierazteko morez jantzita etor zaitezketela, edo besoan zapi morea lotuta...

Eskerrik asko.

 

Hezkuntza Sailaren adierazpena...

Elgoibarko ekintzak...