Elgoibarko Makina Erremintaren Mendeurreneko Filatelia-erakusketa

2014/01/14 00:00:00 GMT+1
Bilduma berezi bat eta aldizkaria osatu dute Altzolatarren Dorretxeko Elkartekoek makina erremintaren ingurukoa. Urtarrilaren 19 arte ikusgai egongo da Elgoibarko Kultur Etxean.

Elgoibarko Altzolatarren Dorretxea Filatelia Elkarteak XXXVI Zigilu erakusketa antolatu du Elgoibarren. Urtarrilaren 19 arte egongo da irekita.

Aipatzekoak dira batetik zigilu-bilduma berezi bat osatu dute makina erremintaren ingurukoa (25 urte behar izan dituzte bilduma osatzeko), eta bestetik aurtengo erakusketaren aldizkaria bi eletan, Elgoibarko makina erremintaren historiari buruzkoa egin dutela.

Makina Erremintaren Institutuari oroigarria eskaini digute. Esker mila filatelia taldeari!

  • Erakusketaren Tokia: Elgoibarko Kultur Etxea
  • Ordutegia: lanegunetan 18.30-20.30 / jaiegunetan: 12.00-14.00 ---- 18.30-20.30