Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Lanbide Heziketako Jardunaldiak: Otsailaren 23an Guraso-ikasleentzat informazio saioa
Albisteak

Elgoibarko Lanbide Heziketako Jardunaldiak: Otsailaren 23an Guraso-ikasleentzat informazio saioa

2017/02/15
Gazteak lanbide heziketara eta industriara gerturatzeko helburuarekin 9 urtez jarraian antolatu ditu Elgoibarko Udalak jardunaldi hauek IMH eta Mekarekin elkarlanean. Hona hemen aurtengo ekintzen informazioa.

Elgoibarko Udalak, urtero bezala, lanbide heziketa eta industria bultzatu nahi du gure udalerrian. Hori dela eta GURASO zein IKASLEentzat ekintza batzuk antolatu ditugu:

GURASO-IKASLEENTZAT:

  • OTSAILAREN 23an, 19:00etan, Arreiturre Institutua-Meka Lanbide Eskolako bilera-gelan (Arregitorre kalea 2 eraikinean) INFORMAZIO SAIOA: Elgoibarko Udalak, IMHrekin eta MEKA Lanbide Eskolarekin elkarlanean.

GURASO-IKASLEENTZAT, ATE IREKIEN EGUNAK:

  • IMH:

Martxoak 11, larunbata, 11.00etan: Ingeniaritza Dualaren GRADUA

Apirilak 1, larunbata, 11.00etan: Ingeniaritza Dualaren GRADUA eta HEZIKETA ZIKLOAK

Maiatzak 20, larunbata, 11.00etan: Ingeniaritza Dualaren GRADUA eta HEZIKETA ZIKLOAK

Maiatzak 24, asteazkenea, 18.00etan: HEZIKETA ZIKLOAK

Ekainak 14, astelehena, 17.00etan: Ingeniaritza Dualaren GRADUA

  • MEKA LANBIDE ESKOLA (Meka Albitzuri eta Meka Ezenarroko eraikinak):

Maiatzean, HEZIKETA ZIKLOAK

 

DBH4ko IKASLEENTZAT:

  • EKITEN TAILERRAK. Martxoan izango dira Elgoibar Ikastolan eta Arreiturre Institutuan. Bisitatuko diren enpresak AVS eta Swisslan izango dira.