Elgoibar X lanbide heziketaren eta industriaren jardunaldiak

2018/03/01 01:00:00 GMT+2
Lehen ekintza martxoaren 8an 18:00etan izango da. Bertan, batxilergoko ikasle, guraso eta interesatuentzat eskainiko dugu hitzaldia Elgoibarko lanbide heziketako ikastetxeen eskaintzari buruz.

Elgoibarko Udalak, urtero bezala, udalerrian lanbide heziketa eta industria bultzatzeko helburuarekin, guraso zein ikasleentzat jardunaldi batzuk antolatu ditu. Hona hemen antolatutako ekintzen zerrenda:

a) Guraso eta ikasleentzat:

MARTXOAREN 8an, 18:00etan, Arreiturre Institutua-Meka Lanbide Eskolako bilera-gelan (Arregitorre kalea 2 eraikinean) INFORMAZIO SAIOA: Elgoibarko Udalak, IMHrekin eta MEKA Lanbide Eskolarekin elkarlanean.

b) Guraso eta ikasleentzat, ate irekien egunak:

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola:

  • Martxoak 24, larunbata, 11.00etan.
  • Apirilak 21, larunbata, 11.00etan.
  • Maiatzak 26, larunbata, 11.00etan.
  • Ekainak 20, asteazkena, 17.00etan

MHko Heziketa zikloen informazio saioak:

  • Apirilak 21, larunbata, 11.00etan
  • Maiatzak 26, larunbata, 11.00etan.
  • Maiatzak 30, asteazkena, 18:00etan

 

Hurrengo astean Elgoibar Ikastola eta Elgoibar Institutuko DBH3 eta DBH4ko ikasleekin egingo diren EKITEN TAILERRARI buruzko ekintzen berri emango dugu.