Ekintzailetza sustatzeko "Deskubritu zure pasioa" hitzaldia

2014/11/11 01:00:00 GMT+2
Debabarrena bultzatuz egitasmoaren baitan azaroaren 14an Iker Fernandez Abentura Sortzaileak hitzaldia eskainiko du "Deskubritu zure pasioa. Nola lortu nahi duzun bizitza" izenburupean.

HITZALDIA-TAILERRA: "Deskubritu zure pasioa. Nola lortu benetan nahi duzun bizitza"

  • DATA: Ostirala, 2014ko azaroak 14
  • ORDUTEGIA: 18:10etik 19:30ak bitarte.
  • TOKIA: Elgoibar, Musika Eskola
  • IZEN-EMATEA: 943 82 01 10 telefonora deitu (Vanesa Hortas) edo ekintzaile@debegesa.com helbidera idatzi.
Abentura arrakastatsuen sortzaile ezizenaz ezaguna den Iker Fernandez coach profesionalak eskainiko du motibazio saioa.  Antolatzaileen esanetan bi orduko esperientzia izango da, parte-hartzaileen talentua deskubritu eta sustatzera bideratuta, lorpen pertsonalak indartu eta oztopoak apurtzera. "Tailer honek lortu nahi du partaideen artean gogoa, ilusioa eta indarra piztea modu naturalean, hurrengo pausoa eman ahal izateko".