Diplomatu berri gehienak lanean

2011/01/18 00:00:00 GMT+1
ADEGIko Mikel Sarriegik Txandakako Ingeniaritzako 12. promozioko diploma banaketa ekitaldian animatu egin zituen lanean jarraitu eta ADEGIk eskaintzen dituen aukerak ere kontutan hartzera

Urtarrilaren 13an 12. promozioko diploma banaketa ekitaldia ospatu genuen Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritzan. Ospatzekoa izan zen, nola ez, krisi garai hauetan 21 diplomatu berrietatik bakarra dagoelako lan bila eta beste bat ikasten segitu nahi izan duelako; besteak lanean dihardute.

Ekitaldi honetan, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak ikasleak zoriondu zituen eta Alemaniara egin duen azken bisitan txandakatzeak Europan duen ibilbide oparoa ikusi zuela eta konbentzituta, bide horretatik jarrai dezaten gomendatu zien. Mikel Sarriegi ADEGIko prestakuntza eta ezagutzaren zuzendariak hainbat gako, bai tekniko eta gizabidezkoak azaldu zituen ekintzaile izaten jarraitu eta lan mundua bistatik ez galtzeko

eta Alain Jauregi, ikasle ohiak ere gogoratu zien ikasten eta lanean egin duten prestakuntzak zalantzarik gabe lan-merkatuan balio-diferentzial handia emango diela aurrera segitzeko.

Zorionak beraz diplomatu berriei!

Argazkiak....