Hemen zaude: Hasiera Albisteak Digital Manufacturing Unibertsitate Masterraren inaugurazio ekitaldia
Albisteak

Digital Manufacturing Unibertsitate Masterraren inaugurazio ekitaldia

2018/09/14
Hitzordua irailaren 21ean arratsaldeko 17:00etan izango da eta bertan masterra gauzatzen lagundu duten instituzio, erakunde eta enpresa parte hartzaileekin elkartuko gara.

UPV/EHUra atxikitutako IMHko Digital Manufacturing Unibertsitate Masterra-ren lehen promozioak irailaren 21an izango du aurkezpen saioa arratsaldeko 14:00etan. Amaieran, arratsaldeko 17:00etan, Inaugurazio ekitaldia egingo dugu eta bertan parte hartuko dute Elgoibarko alkateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen sailak, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza eta baita masterra gauzatzen lagundu duten instituzio, erakunde, enpresa eta enpresa parte hartzaileak. (ikusi azpian egitaraua)

IMH erreferentziazko prestakuntza- eta frogaketa-zentroa da fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren esparruan. Produkzio-industrian beharrezkoak diren gaitasun teknikoen ikasketa-kurba bizkortzen laguntzen du. Unibertsitate-master berri honek duela 20 urte Berrikuntzako Ingeniaritza Dualaren graduarekin hasitako goi-mailako unibertsitate-ikasketen ibilbidea osatzen du.

Masterraren programa puntako enpresekin elkarlanean diseinatu du IMHk. Enpresa horiek edukiak zehazten lagundu dute, eta irakatsi egiten dituzte. Gainera, zenbait erakundetako irakasle eta profesional ospetsuek —eta euren ezagutza arloetan aitzindariek— ere hartu dute parte. Hauek guztien ordezkariak izango ditugu ekitaldian.

Digital Manufacturing Unibertsitate Masterraren xehetasunak...

 

Bertaratzeak baieztatzeko:  imh@imh.eus - 943744132 - (Susana Mancisidor)

Digital Manufacturing unibertsitate masterreko inaugurazio ekitaldiko egitaraua. 1. promozioa

2018ko irailak 21 - 17:00-18:00 - Diseinuko gune berriak. IMHko eraikin nagusian.

Ongi etorria

Xabier Ortueta, IMHko Presidentea eta AFM Clusterreko Zuzendari Orokorra.
Josu Sangroniz, UPV/EHUko Posgraduen Zuzendaria.

Digital Manufacturing masterra eta Industria 4.0 testuingurua

Mikel Niño, Head of Industry 4.0 Strategy, TECNALIA.
Jon Kepa Gerrikagoitia, ICT and Automation Research Manager, IK4-IDEKO.

4.0. Estrategia eta etorkizuna

Patxi Samaniego, Berrikuntza zuzendaria, ETXE-TAR TALDEA.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Garikoitz Agote, Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria.

Eusko Jaurlaritza

Miren Artaraz, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.


Argazkiak eta aperitiboa
Agintari-enpresa. Ikasleak
Digital Manufacturing Unibertsitate Masterraren inaugurazio ekitaldia