DEA-Brown & Sharpe, S.A. eta Makina Erremintaren Institutuaren arteko kolaborazio akordioa sinatuta

2003/09/03 23:00:00 GMT+1
Akordioak “DEA-Brown&Sharpe – IMH Doitasun Aretoa” proiektua martxan jartzeak suposatzen du, Europa mailan metrologia dimentsionaleko instalazio aurreratuenetakoak izango dituelarik.

IMHn partetik Joxean Egaña, Zuzendari Gerentea, Javier Lopez, Zuzendari Teknikoa eta Luis Kortabitarte, Metrologiako Arduradunak parte hartu dute. DEA B&S; enpresatik Jordi Edo, zuzendaria bertaratu zen.

Proiektuak IMH instalazioetan metrologia dimentsionaleko areto bat eraikitzea suposatzen du. Horretarako institutuak 160 metrotako lokala utziko du eta metrologian espezializatutako enpresak instalazioak egokitu eta ekipamenduz hornituko du. Aurreikusitako inbertsioaren arabera, instalazioetan 140.000 euro sartuko ditu eta ekipamenduan 600.000 euro. Aretoaren inaugurazioa urtarilerako espero da.

DEA Brown&Sharpe; – IMH Doitasun Aretoak prestakuntza gela, exigentzia goreneko neurketetarako aretoa eta koordenatuen bitartez neurtzeko makina duen demostrazio praktikoetarako gela izango ditu.

IMHk, prestakuntza eta teknologiaren barreiakuntzaren bitartez bere inguruneko berrikuntza sustatzeko asmoz garatuko du proiektua. IMH martxan hasi zenetik DEA B&S; enpresak, metrologia dimentsionaleko sektorean aurreratuenetakoa izanik, harremanetan jardun izan du ikastetxearekin Metrologiako ikasketa prozesuan parte hartuz.

Akordio mota honek Europa mailan kolaborazio era berria suposatzen du, honen bitartez ongi Prestakuntza Ikastetxe aurreratua eta Metrologia sektorean punta-puntako teknologiadun enpresaren sinergiak elkar lotzen bait dira.

Akordio mota honek Europa mailan kolaborazio era berria suposatzen du, honen bitartez ongi Prestakuntza Ikastetxe aurreratua eta Metrologia sektorean punta-puntako teknologiadun enpresaren sinergiak elkar lotzen bait dira.

Akordio honen bitartez, IMHk ondorengoa lortu nahi du:

  • Kalitatearen kontrolerako ekipamendu aurreratuena eta etengabe eguneratzen dena eduki du, honek suposatzen duen kostuak eta kudeaketa lanak jasan gabe. Honela, IMH pertsonak prestatu eta inguruko enpresei kalitatezko zerbitzua eskeintzeko misioan oinarrituko da.
  • Egun IMHk daukan DEA ekipamendua kostu gabe eguneratu eta mantentzea.
  • IMH, prestigiodun enpresekin kolaborazio hitzarmenak sustatzeko gai den ikastetxe eraginkorra dela adierazi, honen bitartez bere ikasleen prestakuntzaren hobekuntza lortuz.
  • Garapen teknologikoa.
  • Koordenada bitartez neurtzeko Makinei buruzko eta Metrologiako beste barrutiei buruzko prestakuntza gehitu. Formazioa DEA Brown&Sharpek; hornituko du, bereziki neurketa softwareetan eta programazioan sakonduz.
  • Inguruko enpresekin harreman zuzena mantendu, zerbitzu eta prestakuntza eskeiniz.

Bestalde, DEA Brown & Sharpe enpresaren helburua ondorengoa da:

  • Bere bezeroen zerbitzuarekiko hobekuntza konpromezua bete, zerbitzu hurbilago batekin eta baliabide aurreratuenekin
  • Bere imagina indartu Euskadiko bezero potentzialen aurrean, neurketa tridimentsionalean azken aurrerakuntzak eta teknologiak hauen esku ezarriaz.
  • Metrologiaren prestakuntza arloan hobetzea, IMH moduko ikastetxe aurreratuekin elkarlanean.
  • Industria sektoretik kanpoko metrologiazko zerbitzuak eskeini, zentzu honetan dagoen eskari handia dela eta.
  • IMHkin batera metrologia dimensionalarekin zerikusia duten ikerketa eta garapen proiektuak aurrera eraman.

Informazio gehiago...

argazkiak...