Hemen zaude: Hasiera Albisteak Datuen Analitikako Proiektuetan Espezializazioa Industria 4.0-n. IMH-UPV/EHU-TECNALIA jardunaldi teknikoa
Albisteak

Datuen Analitikako Proiektuetan Espezializazioa Industria 4.0-n. IMH-UPV/EHU-TECNALIA jardunaldi teknikoa

2018/10/29
Badakizu nola atera atarramendua Big Data eta Datuen analitikari zure enpresaren lehiakortasuna suspertzeko? Azaroaren 7ko jardunaldian negozio-adibideak azalduko ditugu eta unibertsitate formazio espezializatuaren berri emango dizugu.

Digitalizazioaren eta Industria 4.0-ren bultzadari esker, geroz eta datu gehiago lor ditzakegu ekoizpen prozesuen, makina industrialen eta ekoiztutako produktuen inguruan, baina, badakizu nola atera atera datu hauen baliozko etekina prozesuak optimizatu eta akatsen erratioa murrizteko, lehengaien kudeaketa eta energiaren erabilera optimizatzeko, pertsonen segurtasuna maximizatzeko, zure merkatuari balio erantsiko zerbitzu berriak eskaintzeko...? Baduzu behar diren profil espezializatuak soluzio honek gauzatuko dituzten proiektuak kudeatu ahal izateko?

Ezagutu itzazu eraldaketa digitalarentzat Big Data eta datuen analitikako proiektu industrialak aplikatzeko gakoak, eta horretarako behar den profil profesionala prestatzeko IMH-UPV/EHUko espezializazio titulu berria:

IMH-UPV/EHU-TECNALIA jardunaldi teknikoa

Profesionalen espezializazioa 4.0 datuen analitika prediktiboan

    IZEN-EMATEAK HEMEN... Informazio gehiago, deitu 943744132 telefonora (Susana Mancisidor) edo idatzi imh@imh.eus helbidera

AGENDA:

  • 2018/11/07 asteazkena
  • 09:00-11:00
  • IMH, Karakate Gela, Elgoibar

EGITARAUA:

  • 09:00-09:15 Ongi etorria. IMH. Zigor Esnaola. Enpresa harremanetarako arduraduna.
  • 09:15-09:45. Datuen analitika eta Big Data Industria 4.0 testuinguruan. TECNALIA. Mikel Niño. Industria 4.0 arduraduna.
  • 09:45-10:15. Datuen analitia proiektuetan gai gakoak eta enpresa industrialetako adibideak. TECNALIA. Zigor Lizuain. Datuen Analitikako Proiektu Industrialen Zuzendaria.
  • 10:15-10:45. Industria 4.0n datuen analitikaren inplantazioko kasu praktikoa. IBARMIA. Arrate Olaiz, Berrikuntza Zuzendaria.
  • 10:45-11:00. IMH-UPV/EHU-TECNALIA tituluaren aurkezpena: Industria 4.0 datuen analitika prediktiboko proiektuetako Espezialista. Naiara Vidal. Tituluaren arduraduna.
  • 11:00-11:15. Kafea

 

Zatoz jardunaldira eta eman bultzada estrategikoa zure enpresari!

 

 

 

 

 

 

Datuen analitika proiektu burua profil klabea da Industria 4.0 munduan:  IMH-UPV/EHU-TECNALIA Espezializazio titulu berriak profilen behar horri erantzuten dio.