CWIHE30J Biltzarra: Europako Unibertsitateetako Sare Duala

2017/05/31 00:00:00 GMT+2
Europan dagoen egungo egoera eta jarraibideak ezagutu nahi dituzu Unibertsitate mailako hezkuntza Dualaren inguruan? Ekainaren 30ean kontatuko dizugu.

CWIHE Erasmus+ Proiektua: Goi-mailako hezkuntza dualaren Europar Sarea

Itxiera eta zabalkunde biltzarra

2017ko ekainak 30, Carlos Santamaria Zentroa, UPV/EHU Donostia.

IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak proiektu bat garatu dut Europako beste 6 unibertsitaterekin batera, Unibertsitate Hezkuntza Dualaren Sarea sortzeko (CWIHE Erasmus+ proiektua).

Unibertsitate-Hezkuntza Dualaren Europar Sareak zer ekarpen egin diezaioke gure gizarte eta enpresei?

Emaitzak eta ekarpenak ekainaren 30ean aurkeztuko ditugu goizeko 9:00etan Donostiako UPV/EHUren Carlos Santamaria Zentroan burutuko den Kongresuan.

Ekitaldian gurekin izango dira UPV/EHUko errektorea, Unibertsitateetako Sailburuorea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Zuzendaria,  Confebaskeko Prestakuntza arduradunak eta Unibertsitate-Eredu Dualean parte hartzen duten enpresak, besteak beste.

 

    CWIHE proiektua
    2014an abiatu zuen Makina Erremintaren Istitutuko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak, Duale Hochschule Baden-Wurttemberg (DHBW), FH Joanneum Gesellschaft M.B.H., Formasup (Nord- Pas de Calais), Universitat de Lleida, Högskolan Väst eta Libera Universita di Bolzano unibertsitateekin batera.


    Ikusi hemen CWIHE PROIEKTUAREN datu orokorrak