Hemen zaude: Hasiera Albisteak CSMC eta IMHren arteko elkarlan hitzarmena
Albisteak

CSMC eta IMHren arteko elkarlan hitzarmena

2011/03/02
Hitzarmen honen bitartez goi-mailako lanbide heziketako Produkzio programazioari buruzko kurtsoa Txinan abiatzeko asmoa dago

Tianjingo Makina Erremintaren Lanbide Heziketako Espainiar-Txinar Institutuko (CSMC*) eta  Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko ordezkariek elkarren arteko akordioa sinatu zuten Txinan otsailaren 26an, datorren udazkenean Txinan goi-mailako lanbide heziketako kurtsoa ezartzeko. Ekitaldia Tianjingo harrera Jauregian izan zen, Tianjingo Udalak antolatutako nazioarteko proiektuen sinadura ekitaldi orokor batean. CSMC-IMH proiektuaren helburua garatzeko adostu zuten, besteen artean, irakatsiko den espezialitatearen garapen kurrikularrean elkarlanean aritzea, parte hartuko duten irakasleak prestatzea, eta estatu bietako Administrazioekin beharrezkoak izango diren gestioak egitea, jarduera berri hau abian jarri eta tituluaren homologazioa lortu ahal izateko baimenak lortzeko.

     *CSMC zentrua, Makina erremintaren sektore industrial erabiltzaileentzat langile kualifikatuak prestatzeko  espainiar-txinar elkarlanaren fruitua da, 2003ko abenduan inauguratu zena. IMHk Txinako institutu honekin lanean dihardu sortu zenetik: zazpi urte baino gehiagotan irakasleak prestatu ditugu eta ikasleen  trukaketa egin dugu, gure esperientziaren ekarpena egin dugu txinar zentruaren lanbide heziketa iraunkorrari eta zentru honen antolaketari. Horrez gain, enpresa batzuen eta AFMren artean ipinita, Tianjinen ko-zuzendari iraunkor bat du, eta honen eginkizuna da zentruaren kudeaketan parte hartzea eta enpresa interesatuen helburuak erraztea.

CSMC  eta IMHren arteko elkarlan hitzarmena

Argazkian sinatzaileak, Joxean Egaña, IMHko zuzendaria eta Li Da Wei, ZDVTI, Tianjingo Institutuko Teknologikoaren Zuzendari et a CSMC Tianjingo Presidentea.