BIEMH 26. edizioa: Makina Erremitaren Biurtekoa Barakaldon

2010/05/26 00:00:00 GMT+2
Maitzaren 31 eta ekainaren 5a bitartean AFMk eta BECek antolatutako erakuslehio aparta izango da 24 herrialdeetako 1.076 enpresentzat.

Espainia mailan industri arloko erakusketa garrantzitsuena da BIEMH, eta makina-erremintaren esparruan Europako hirugarrena, datuek adierazten dutenez:  54 herrialdeetako 44.500 bisitari  baino gehiagok 1.076 marken stanak bisitatu ahal izango dituzte aurtengo 26. edizioan.

AFM elkartea, biurtekoaren antolatzailea Bilbao Exhibition Centerrekin batera, ia ehun enpresek osatzen dute eta Espainiako makina erremintaren ekoizpenaren %94a osatzen du. Europako Batasunean makina erreminta ekoizten hirugarrenak gara eta hainbat sektoreen oinarria, esaterako autogintza, aeronautika, aeroespaziala, energia-sortzaileak, trenbidea, ekipamendu-ondasunak, molde eta trokela, etxe-tresna elektrikoak eta abar.

AFM nazioarteko merkatu lehiakor eta berritzailean murgilduta dago: AFMko enpresek 2009an ekoizpenaren %74,1 esportatu zuten (551,9 milioi euro) eta fakturazioaren %6a I+G+b-an inbertitzen du, bere xede-berritzailearen adierazle.

IMH Makina Erremintaren Institutuak AFMren enpresen gaitasun-lehiakorra indartzeko lan egiten du besteen artean prestakuntza iraunkor egokia eskainiz, eta enpresak dituen teknikari kualifikatuen beharrei erantzuteko. Biurtekoan IMHri buruzko informazioa AFMren bulegoetan izango da eskuragarri, eta Elgoibarko egoitzan bisita ugari izango ditu Makina Erremintaren Museoarekin batera, aurrez-aurre instalazioak ezagutu nahi dituzten bisitariei arreta eskaintzeko.

 

Xabier Ortueta, AFMko Zuzendari Nagusia eta IMHko Presidentea denari 2010/05/26an Euskadi Irratiak eta Barren-ek egindako elkarrizketa hemen...