Beñat Eizagirre, Txandakako IMH Ingeniaritzako 2. mailako ikaslea Kontxako Banderan arraunean

2010/09/06 13:52:00 GMT+2
Beñat Eizagirre, Txandakako IMH Ingeniaritzako 2. mailako ikaslea Pasai Donibane arraun-ontziko arraunlaria da

Beñat Eizagirre, Txandakako IMH Ingeniaritzako 2. mailako ikaslea Pasai Donibane arraun-ontzian aritzen da arraunean.

Orain, Kontxako Bandera dago jokoan eta ostiralean, irailak 3, egin zen bertako sailkatze estropada, denbora onena Pasai Donibanek lortuz 19 minutu eta 41,93 segundutan.

Atzo, igandean, irailak 5, burutu zen lehenengo jardunaldia. Bertan gure Beñat eta taldekideak 3. postua lortu zuten, Kaiku eta Urdaibaren atzetik.

 

Hemen usten dizkizuet lehen jardunaldiaren ondoren ETBk bildutako adierazpenak, beraien artean Beñatenak.

http://www.eitb.com/bideoak/kirolak/arrauna/osoa/496256/kontxako-bandera-lehenengo-jardunaldiaren-ondorengo-adierazpenak/

 

ANIMO ETA EKIN GOGOR!