Asier, heziketa zikloetako SpainSkillseko zilarra eta Ekaitz bere ikaskideari bideo-elkarrizketa

2011/05/25 00:00:00 GMT+2
IMHko Mantenimendu eta Muntaiako ikasleak eta beraien tutore eta SpainSkillsetako epaimahaikide izan den Alberto Bergarak beraien esperientzia azaldu digute

Elgoibarko IMHn (Makina Erremintaren Institutua) dihardute Mantenimendu eta Muntaiako goi mailako heziketa zikloa ikasten. Momentu honetan, SpainSkillsetan Polimekanika espezialitatean lehiatu ziren bi mutil hauek ziklo amaierako praktikak egiten dihardute.

Esperientzia gogorra baina gomendagarria izan dela esan digute Asier Iraeta eta Ekaitz Ibarluzeak. Madrileko IFEMA erakustazokan Castilla eta Leoneko 2 mutil eta Kanarietako beste mutil batekin lehiatu ziren, apirilak 4tik 9ra izan ziren estatu mailako lanbide heziketako olinpiadetan.

Bertan, Asierrek zilarrezko domina eskuratu zuen, eta modu honetara 2012ko urrian Belgikan ospatuko diren Europa mailako EuroSkills lehiaketarako txartela lortuz.

Orain, Ekaitz lanerako prestatzen ari da, Asier Txandakako IMH ingeniaritza ikastekotan dagoen bitartean.

Ondorengo bideoan Asier eta Ekaitzen Skills esperientzia ezagutu ahal izango duzu, baita beraien tutore eta SpainSkillsetako epaimahaikide izan den Alberto Bergararena ere. Gainera, lanbide heziketari buruzko beraien iritzia ere eman digute: