Hemen zaude: Hasiera Albisteak Argitaratu da EAEko enpresentzako prestakuntza laguntzen 2017ko deialdia. HOBETUZ
Albisteak

Argitaratu da EAEko enpresentzako prestakuntza laguntzen 2017ko deialdia. HOBETUZ

2017/05/15
Maiatzaren 20an argitaratu da EHAAn 2017 Laguntza Deialdia EAEko enpresek garatuko dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko.

Ondorengo estekan aurkituko duzu deialdiaren testua... Prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen deialdia argitaratzen da, 2017. urterako, Euskadiko enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Laguntza hauek prestakuntzaren hobarien estatuko ereduaren osagarriak dira. Enpresa eskatzaileek hobarien estatuko sistemaren ekitaldirako duten kreditua erabili beharko dute; alderantzizko kasuan emandako subentziotik erabili gabeko kreditu kopurua deskontatuko litzake.

HOBETUZEN webgunean testu osoak irakur ditzakezu eta eskaera egiteko aplikatiboaren sarbidea lortu: www.hobetuz.eus