Hemen zaude: Hasiera Albisteak Besoz osatutako errotore integralen bost ardatzetako mekanizazioaren hobekuntza
Albisteak

Besoz osatutako errotore integralen bost ardatzetako mekanizazioaren hobekuntza

2018/11/27
Egoitz Artetxe Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasleak aeronautika eta mekanizazioaren eremuko bere doktoretza-tesia defendatu du.

Egoitz Artetxek azaroaren 23an bere doktoretza-tesia defendatu zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan, tesi-zuzendariak UPV/EHUko Aitzol Lamikiz Mentxaka eta Gorka Urbikain Pelayo  izanik.

Tesiaren ikerketa hurrengoa izan da: Hegazkinen motoreetan erabiltzen diran blisk eta impellerak bost ardatzetan mekanizatzeko metodologia bat proposatzen da egindako lanean.  Metodologia osatzeko indarren eta gainazaleko topografiaren modelo desberdinak garatu dira.

Zorionak, Egoitz, bejondaizula!

Besoz osatutako errotore integralen bost ardatzetako mekanizazioaren hobekuntza