Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aintzane Conde UPV/EHUko ingeniariak IMHn landutako tesiaren posterrak 2. saria eskuratu du Kataluniako MESIC biltzarrean
Albisteak

Aintzane Conde UPV/EHUko ingeniariak IMHn landutako tesiaren posterrak 2. saria eskuratu du Kataluniako MESIC biltzarrean

2015/09/08
Hari-elektrohigadura bidez ebakitako piezaren altuera kalkulatzeko sistema industrialaren inguruan garatu du posterra.

Aintzane Conde UPV/EHUko Ingeniari Industrialak Elgoibarko IMH-ren Ingeniaritza Eskolaren Unibertsitate Eskolan lankide ikertzaile lanetan dihardu doktoretzarako tesia garatzen.

Doktoretzaren tesia elektrohigaduraren (EDM) eremuan kokatuta dago eta gaiarekin zerikusia duten posterra aurkeztu du uda honetan Katalunian SIF "Sociedad de Ingeniería de Fabricación " erakundeak antolatu duen MESIC "Manufacturing Engineering Society International Conference" biltzarrean.

Egindako lanaren fruitu, "Hari-Elektrohigadura bidez ebakitako piezaren altuera kalkulatzeko sistema industriala" izeneko posterrak bigarren saria eskuratu du.  Zorionak Aintzane!

Aintzane Conde UPV/EHUko ingeniariak IMHn landutako tesiaren posterrak 2. saria eskuratu du Kataluniako MESIC biltzarrean

Aintzane Condek (UPV/EHU-IMH) MESIC kongresuan aurkeztutako posterra eta aipamena