AIM-ren bekadun bereziak ikastaro trinkoa egingo du IMHn

2016/07/17 23:00:00 GMT+1
Argentinako elkarte industrialak ingeniaritza ikastetetako espediente onena saritu du beka baten bidez.

Argentinako AIMk  (San Francisco-Córdoba industria-metalurgikoen elkarteak), Jose Carisio ingeniaritza elektromekanikoko espediente onena bidali du aste betez IMHra ikastera.

Beka berezi honi esker, aste honetan Fanuc kontrolaren inguruko 35 orduko ikastaro  trinkoa jasoko du, eta Joseba Astorkiza izango da IMHko bere tutorea.

Iaz ere AIMk emandako beste espediente onenaren bekaduna izan genuen gurekin, orduan ere "one to one" ikastaro trinkoa egiten.