AFMren urteko batzarra

2013/05/06 00:00:00 GMT+2
AFM, IMH eta ADEGIk elkarlanean landutako bi ekimen aurkeztuko dira; Asmaola eta Prestakuntza Duala

Makina Erreminta, Gehiagarri, Osagai eta Erreminta Ekoizleen Espainiako Elkarteak maiatzaren 10erako antolatu du urteko batzarra Donostiako Teknologi parkean.

Lehen partea bazkidetue erreserbatutakoa izango da, sektorearen egoera eta aurreikuspegiak aztertu, 2012ko ekintzak gogoratu eta 2013koak ezagutzeko.

Ondoren, atal publikoa izango da eta bertan Asmaola eta Prestakuntza Duala aurkeztuko dira, azken hau IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolaren eskutik.

Amaitzeko, urrezko intsigniak eskainiko zaizkie sektorean lanean jardun izan duten omenduei.