AFM: zuzendarientzako prebentzioari buruzko jardunaldia

2010/12/21 01:00:00 GMT+2
Egoera eta ardura berriak zuzendari eta enpresentzat prebentzioari dagokionean izeneko jardunaldia AFMk antolatu du eta datorren urtarrilaren 13ean burutuko da goizeko 9.00etan Elgoibarko IMHn.

Prebentzio arloko legegintza etengabe bilakatuz doa eta enpresetako zuzendariek enpresetako ardura postuetan egoteagatik prebentzioaren inguruan zer nolako ardurak dituzten jakin beharra dute.

Jardunaldi honetan egun ezartzen den legea eta suposatzen duen erantzukizunak aurkezteaz gain kasu praktikoak azalduko dira gure inguruko enpresetan geroz eta maizago gertatzen diren egoerei buruz.

Horretarako AFMk Prevencilan prebentzio zerbitzua eta Cuatrecasas, Gonçalves Pereira abokatu kabinetea gonbidatu jardunaldira, aurkeztuko den gaiari buruzko eskarmentu handia baitute.

Agenda:

  • Jardunaldia:   Egoera eta ardura berriak zuzendari eta enpresentzat prebentzioari dagokionean
  • Data: 2011ko urtarrilak 13
  • Ordua: 9.00etatik 11:00ak arte
  • Egitaraua:
    • Jardunaldiaren aurkezpena: INVEMA-AFM eta bere Prebentzio Zerbitzu Amankomunatua
    • Prebentzio arloan egoera berriak zuzendarientzat. Hizlaria, Jose Ramon Arriaran. Enpresa: PREVENCILAN S.L.
    • Ardura berriak zuzendari eta enpresentzat prebentzio arloan. Hizlaria: Javier  Alfonso. Enpresa: CUATRECASAS. GONÇALVES PEREIRA
    • Solasaldia eta kafea.
  • Izen-emateak: Invema, Patricia Tamés, telefonoa 943 309007
  • Matrikula: 30 euro AFMko enpresa bazkidetuentzat / 80 euro besteentzat