Abiatze eta SAT teknikari kualifikatuak Gestamp-entzat

2018/01/08 00:00:00 GMT+1
IMHk GTIrekin batera Gestamp enpresak munduan dituen aditu-teknikariei beharrei erantzuteko 19 gazte prestatuko ditu, Fabrikazio Aurreratuko prentsa-lerroak abiatzeko gai izan daitezen.

Abiatze eta SAT teknikari kualifikatuak Gestampek munduan zehar zabalduta dituen egoitzentzat.

Mundu mailan automozio sektorean enpresa liderra da Gestamp, eta Euskal Herriaz gain Zamoran, Mexikon, AEB-n, Txinan eta Polonian dituen egoitzetarako teknikari aditu berriak laneratzeko formakuntza abiatu dugu GTIko instalazioetan urtarrilaren 8an.

Fabrikazio Aurreratuko Prentsa-Lerroen "Giltza eskura prest" dituzten proiektuak garatzeko 612 ordutako formakuntza trinkoa jasoko dute ekainaren erdira arte eta ingelesez 19 gaztek, GTI eta IMHko adituen eskutik.

Gestampekin egiten dugun hirugarren formakuntza ekintza berezia da hau, aurretik Diseinu arloko beste bi egin ditugu, azkena "Automotive Design & Simulation Engineering (CAD/CAE/CAM) Skills Award" izenekoa izanik.

Neurrira egiten diren prestakuntza hauei esker enpresa lehiakorrei erantzun eraginkor eta egokiak emateko lerro estrategikoa du ezarrita IMHk.