Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abian, Debabarreneko II Lanbide Heziketa Azoka
Albisteak

Abian, Debabarreneko II Lanbide Heziketa Azoka

2015/02/25
Martxoaren 11tik 13ra burutuko da Eibarko Armeria Eskolan IMHren eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxe guztien parte-hartzearekin.

Egitaraua:

MARTXOAK 11, ASTEAZKENA

  • 10:00 Inaugurazio ekitaldia

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Debabarreneko Udalak eta eskualdeko enpresak.

  • 10:30 Mahai-ingurua – LH, ENPLEGUA HELBURU

Parte-hartzaileak:

- Ricardo Barkala. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailburuordea

- Jon Peli Uriguen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatua

- Patricia Tames. Invema-AFM-ko zuzendariaren ondokoa

- Eneko Astigarraga. Codesyntax-eko gerentea

- Begoña Gutierrez. Eibarko Ego Gain Gerontologia Zentroko zuzendaria

- Patxi Samaniego. Etxe-Tar enpresako berrikuntza zuzendaria

  • 16:00-17: 30 Hitzaldia: “THERE IS NO BOX: Berrikuntza eta sormena, merkatuaren joera berriak”

Pep Torres.

  • 17:00-18:00 Hitzaldia - “Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura"

LANBIDE

  • 17:30- 19:00 Jardunaldia: “Internetek lagundu gaitzake lana aurkitzen?"

Erreputazio digitala eta nola hobetu lana bilatzerako orduan.

Miguel Fernandez - Mondragon Unibertsitatea

 

MARTXOAK 12, OSTEGUNA

    • 10:00 – 11:00 Tailerra: “Lan-bilaketa Interneten”

Sartu, LANBIDE-ren zentro laguntzailea

    • 11:00 – 12:00 Tailerra: “Nola egin zure bideocurriculuma”

Daiteke, LANBIDE-ren zentro laguntzailea

    • 12:00 – 13:00 Tailerra: Lana bilatzeko formula berriak. Ermuko Udaleko Lanerako Enplegu-Agentziaren esperientzia

Ermuko Udaleko Lanerako Enplegu-Agentzian izen-ematea, zure curriculumak hautaketa prozesuetan parte har dezan.

    • 16:00 – 17:00 Tailerra: “Enplegurako pilula positiboak”

Langabezian edo lana hobetzeko egoeran dauden pertsonentzat enplegua lortzen laguntzeko erremintak

Daiteke, LANBIDE-ren zentro laguntzailea

    • 18:00 – 19:00 Gurasoentzako jardunaldia: “Nola lortu gure seme-alabek erabakiak hartzeko orduan ardurak beregana ditzaten?”

Goizalde Santamarina. Incress / IMH

 

MARTXOAK 13, OSTIRALA

  • 9:00 – 10:00 Tailerra: “Nola sortu zure negozio-ideia propioa?

Vanesa Hortas, Debegesako Enpresa-proiektu berrientzako zerbitzua

  • 11:00 – 12:30 Jardunaldia: Urratsbat programa. Esperientziak.

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako programa bat da Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko.

 

Parte hartuko duten erakustokiak:

 

Sare sozialetan:

facebook.com/AbianAzokaDebabarrena

twitter.com/AbianAzoka