Hemen zaude: Hasiera Albisteak TKgune Fabrikazioaren esperientziaren aurkezpena Bartzelonako Lanbide Heziketaren Jardunaldian.
Albisteak

TKgune Fabrikazioaren esperientziaren aurkezpena Bartzelonako Lanbide Heziketaren Jardunaldian.

2015/03/15
IMHk Tkngune Fabrikazioaren sorrera eta bilakaera aurkeztu zuen Fundació BCN FP-k eta Fabrikazio Mekanikoko Mahai Sektorialak antolatutako Industria eta Lanbide Heziketaren Nazioarteko Jardunaldian.

Joan den martxoaren 11an Joxean Egaña IMHko zuzendariak parte hartu zuen Bartzelonako Udalaren Fundació BCN FP-k eta Fabrikazio Mekanikoko Mahai Sektorialak antolatutako Industria eta Lanbide Heziketaren Nazioarteko Jardunaldian.

Joxean Egañak Tkgune Fabrikazioaren esperientzia aurkeztu zuen, mahaikide Eduard Soler de Ripoll Fundazioko eta Manresako Lacetania Fundazioko ordezkariak eta Prat-eko Seat Eskolako ordezkariak zituela.

Jardunaldia fabrikazio mekanikoko sektoreko enpresa, lanbide heziketako ikastetxe, zentro teknologiko, orientatzaile, hezkuntza- industria eta ekonomia-Administrazio eta eragile ekonomiko eta sozialentzat izan zen, eta helburutzat zituen:

1. Sektore industriala eta fabrikazio mekanikoari lotutako ikasketak sustatu eta balioan jartzea.
2. Enpresa, zentro teknologiko, lanbide heziketako ikastetxe eta eragile sozialekin batera Lanbide Heziketa industriala sustatzeko estrategia garatu.
3. Praktika onak zabaldu eta enpresa-zentruen arteko berrikuntza-garapen erlazioa hobetzeko nazioarteko eragileekin egindako ekimenak kontrastatu
4. Industria eta prestakuntza zentruaren arteko harremanei balio erantsia emango dien politikak orientatu.
5. Teknologia eta prestakuntza eremuaren bilakaera, eta profil berrien sorkuntzaren inguruan sektorearen joerak identifikatzeko parametroak lortu.
6. Kataluniako Estrategia Industrialean eta bere ekonomiaren garapenean lanbide heziketaren zeregin giltzarria gainazaleratu eta identifikatu.

TKgune Fabrikazioaren esperientziaren aurkezpena Bartzelonako Lanbide Heziketaren Jardunaldian.

Joxean Egaña IMHko Zuzendaria TKgune Fabrikazioa aurkezten Bartzelonako Fundaciò BCN FPk antolatutako jardunaldian