7. postua eskuratu du Elgoibarko Pinparblue taldeak Espainiako Robotika Olinpiadetan

2017/09/18 00:00:00 GMT+2
Zorionak!

Irailaren 16-17an buru honetan ospatu da WRO finala Murcian. Elgoibarko Pinparblue taldeak parte hartu du lehiaketan eta 7. postuan sailkatu da.

Errepikatzeko moduko esperientzia izanik dagoeneko Elgoibarko gurasoak hasi dira ikasturte berrirako antolamendu lanetan, gaztetxoek teknologiarekin goxatzeko aukerekin jarrai dezaten. Eta noski, IMH berriz izango dute bidelagun.

Zorionak eta segi horrela!