30+10 mintegiaren laburpena eta argazkiak

2012/10/24 23:00:00 GMT+1
IMHren "hizkuntza-kudeaketa enpresan" mintegiaren 7. edizioan, 100 lagunek hartu dute parte.

Zazpigarren urtez antolatu dugu IMHn 30+10 mintegia, enpresaren hizkuntzen kudeaketaren ikuspegitik ekarpena egiteko enpresei, ikastetxeei eta erakundeei. Horretarako ekarri ditugu, bertako eta nazioarteko esperientziak, praktika onak, eta merkatuan diren baliabide eta zerbitzu eleanitzak.

Eskertu nahi ditugu mintegia egin ahal izateko parte hartzen duten erakunde eta eragile laguntzaileak, eta nola ez hizlari eta entzuleak, bereziki aurtengoak.

Balorazio zehatza eta bideoak prestatzen dihardugu, webean eskura ipintzeko.

Bitartean, hona hemen atzoko hitzaldien argazkiak, laburpen azkarrak eta twitterretik emandako komentarioak.