30 BIEMH: IMH Workinn enplegu gunean izango da

2018/05/09 23:00:00 GMT+1
Digital Manufacturing Unibertsitate Master Dualarentzat talentuak eta enpresak batzeko ezinbesteko gune bihurtuko da Makina Erremintaren Biurtekoa.

Workinn BIEMHeko enplegu gunea da. Aurten 30. edizioa ospatzen du biurtekoak eta Workinn-en kasuan maitzaren 30 eta 31an burutuko da BECeko atrioan (sarrerarik gabe iris daiteke). Han izango gara, lehen bi edizioetan bezala ohiturari jarraituz. Aurtengo berritasuna izango da AFM Clusterrarekin batera aurkituko gaituzula, arreta-gune berean.

Workinn-en informazio saioak emango ditugu DIGITAL MANUFACTURING, Gradu eta Ziklo Dual eta Fabrikazio Gehigarria eta Datuen Analitikako Proiektuen Berezko Tituluen inguruan: Maiatzaren 30ean 15:00etan eta maiatzaren 31an 12:00etan. Han ikusiko gara!

IMHk aurten DIGITAL MANUFACTURING* unibertsitate master berria irailean abiatuko du eta talentuak eta enpresak kaptatzeko gune aproposa izango da Makina Erremintaren bienala.

Horrez gain, IMHk ere badu Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Gradu Duala eta Heziketa ziklo dualak, non kalitatezko enplegua bideratzen dien ikasleei, IMHk eredu dualean duen 23 urtetako eskarmentuari esker.

IMHk bere jarduerarako profesional eta irakasle lan poltsa du martxan, bai unibertsitate eta baita langile eta langabeentzako ikastaroetako irakasleak bilatzeko.

Azkenik, Lanbidek onartutako IMH enplegu agentzia bezala, pertsonen beharrei erantzuteko zerbitzua eskaintzen du.

Biurtekora joateko asmorik baduzu zatoz Workinn enplegu gunera eta bisita gaitzazu!