30+10: parte hartzaileen berritasunen berri

2012/10/14 23:00:00 GMT+1
Datorren urriaren 24an burutuko dugun 30+10 mintegian egitarauko hitzaldiez gain, aukera izango duzue, aurtengo eta aurreko edizioetan parte hartu duzuenok hizkuntzaren eta euskararen inguruko zuen eskaintza edo berritasunen berri emateko.

Horretarako Aretoko harreta-tokian mahai batzuk egongo dira katalogo edo beste azaldu nahi baduzue, han utzi edo azalpenak emateko.

Dagoeneko Maquelsa enpresakoek adierazi digute kopiagailuen inguruko berritasunak azaltzen egongo direla (pantailak euskaraz...).

Berritasunen berri ematea nahi duzuenok adierazi zuen asmoa urriaren 19rako (943744132, Edurne Bilbao, edo imh[abildua]imh.es  helbidean).

Aurtengo 30+10 mintegiaren egitaraua ikusteko...