26.000 ikasle goi-mailako txandakatze prestakuntzan

2010/12/02 00:00:00 GMT+1
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Kudeatuz programaren barrutian, Euskal agintarien ordezkaritza batek IMHko arduradunekin batera Alemaniako goi-mailako Mannheim-go DBHW Unibertsitateko txandakatze prestakuntza ezagutu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kudeatuz ekimenak Debegesaren bidez aurkeztutako proiektu bat onartu dio aurten Txandakako IMH Ingeniaritzari, txandakako prestakuntzaren sare bat lantzeko Europa mailan. 

Proiektuaren ekintzetako bat da bazkideak lortzea eta horretarako Alemanian izan da aste honetan Euskal Herriko ordezkaritza bat ondorengo pertsonez osatutakoa: Xabier Ortueta, Joxean Egaña eta Ixaka Egurbide, IMHko Presidente (eta AFMko Zuzendari), Zuzendari eta Txandakako IMH Ingeniaritzako Zuzendariak; Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako sailburuordea, Zuzendaria eta Enpleguko zuzendaria, Pedro Luis Arias, Zuriñe Gómez de Balugera eta Mariano Cortes, Elgoibarko Alkatea den Alfredo Etxeberria eta Debegesako gerentea den Juan Angel Balbas.

Alemanian ingeniaritza eta alor ekonomikoko 26.000 ikasle dituen DBHW txandakako Unibertsitatea bisitatu dute, konkretuki  Mannheimgo hirikoan dagoen zentrala (honek 5.000 ikasle txandakako sisteman beste denak bezala), baita hango enpresa eta agintariak (Udala, Zientzia eta Teknologia Ministerioa..)

Alemaniako Mannheimgo DBHW Unibertsitateko bi kide Dirk Saller eta Anselmo Quijada urtarrilean IMHn izan ziren IMHren 20. urteurrena dela eta Eskola-enpresa harremanak gai zituen jardunaldian parte-hartzeko haien kasuarekin.

Elgoibarko IMHk 15 urte daramatza Txandakako Ingeniaritza programa garatzen, non ikaslea aldi berean kontratuko langilea da eta hiru urteetan ikasi eta lan egiten du (3 egun enpresan 2 eskolan) enpresarekin adostutako ibilbide profesionala garatzeko, enpresaren beharren arabera. Europan txandakatze prestakuntza goi-mailako heziketan ere ohikoa eta eta hainbat herrialdeetako hezkuntza sistemetan onartua dago, esaterako Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Belgika, etab.

 

DBHW webeko albistea (alemanieraz)...