23. Makina Erremintaren Biurtekoak bisita ugari ekarri zituen IMHra

2004/06/15 23:00:00 GMT+1
Costa Rica, Malasia eta Txinako ordezkaritzek ikastetxearen jarduera ezagutu eta Makina Erremintaren Museoko bisita gidatua egiteko aukera izan zuten.

Pasa den ekainaren 7tik 12ra arte, Makina Erremintaren 23. Biurtekoa izan zen, Barakaldoko BEC (Bilbao Exhibition Center) egoitza berria 60.000 m2ko erakusketa aretoa %100ean sektoreko stand-ez osotuta inauguratuz.

Azokak ikusle ugari erakarri zituen, eta hauetatik askok Makina Erremintaren Institutuko instalazioak bisitatu eta ikastetxeko proiektu berriak ezagutzeko aukera aprobetxatu zuten. Aipagarriak dira Costa Rica-ko Zientzi eta Teknologiako Ministroa eta INA Estatuko Prestakuntza Institutuko Presidentea, MARA Malasiako gobernuko Zuzendari Teknikoa, Txinako Lanbide Heziketa ikastetxeetako ordezkaritza, Txileko Cormetal enpresarien elkarteko Gerentea, eta Galiza, Kanaria eta Balear irletako Lanbide Heziketako ikasle taldeak.

Bestalde, IMHko Heziketa Zikloetako eta Ingeniaritzako irasle, irakasle eta teknikoek BECera joan ziren standak ikusi eta aurkeztutako berrikuntzak ezagutzera.