Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2017rako prestakuntzaren hobari-sistema. Aplikazioa abian.
Albisteak

2017rako prestakuntzaren hobari-sistema. Aplikazioa abian.

2016/12/20
Dagoeneko prest dago Enplegurako Prestakuntzaren Estatuko Fundazioaren aplikazio-sistema 2017 ekitaldirako aurreikusitako prestakuntza-jarduerak eta prestakuntzako banakako baimenak jakin arazteko.

Alde batetik 4/2015 Errege Dekretu Legea eta beste aldetik 30/2015 Legearen garapenen zain jarraitzen dugu.

Informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan hemen edo 943744132 telefonoan

Kontutan izateko puntu aipagarri batzuk:

  • Orain prestakuntza ekintzen iraupen minimoa 2 ordutakoa da
  • 2016an urrutiko prestakuntza desagertu zen
  • Erakunde antolatzaileen zerekin eta betebehar berriak
  • Erakunde emaileen inskripzioa edo egiaztatzea
  • Enpresa, erakunde antolatzaile eta emaileen arteko erantzukizun solidarioa
  • Ikuskapen Unitate Bereziaren sorkuntza (Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzapean)
  • Etabar

Enpresek nola kudeatu ditzakete hobariak IMHren bidez?

- Auto-kudeaketa. Enpresak berak antolatzen du prestakuntza. Izapideak zuzenean egin ditzake FTFErekin, hobaritutako enpresa bezala, edo IMHri administrazio lanak kontratatu diezazkioke, kanpo erabiltzaile bezala.

Abantailak:

*enpresak bere kreditua eta kontsumoak kontrolatuko ditu

*ez du denborarik galduko dokumentuak sortzen, epeak kontrolatzen, kalkuluak egiten...

*Aholkularitza zerbitzuak betebeharrak betetzeko eta %.

- Kanpo-kudeaketa. Enpresak ardura uzten dio antolaketa kanpo erakunde antolatzaile bati.

IMHk antolatu eta emandako prestakuntzarentzat, erakunde antolatzaile gisa arituko gara, gure enpresa Taldearen bidez.

Abantailak:

* IMH erakunde egiaztatua eta/edo inskribatua da

* Izapide, dokumentu sorrera, FTFEren betebeharren gauzatzea etabarrak egiten ditugu.

2016 HOBARIAK

2016 ekitaldiko aplikazio telematikoa erabilgarri egongo da 2017ko urtarrilaren 31 arte.

GARRANTZITSUA:

Enpresek beraien kotizazioen hobariak aplikatu ditzakete, prestakuntzaren amaiera jakin arazi ondoren. Epea ekitaldi ekonomikoari dagokion abenduko kotizazioaren buletina aurkezteko azken baliodun egunean amaituko da.