Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2017 Euskararen Eguna IMHn
Albisteak

2017 Euskararen Eguna IMHn

2017/12/01
Hainbat ekintza antolatu ditugu IMHn euskararen egunaren inguruan.

Urte osoan euskara ikusgarri egiten duten ikaskide eta lankideen ekimena, Danobat Lehiaketan parte hartzea, Gizarte Erantzukizuna eta Euskararen Inguruko sentiberatze saioa izan dira antolatutako ekintzak.

Sari bezala Errigora otarrak zozketatu ditugu parte hartzaileen artean. Ikasleen aldetik Gorka Bolunburu izan da irabazlea eta lankideen aldetik Pablo Mariño.

Zorionak euskara ikusgarri egiten duzuenoi, eta otarra egokitu zaizuenoi.

 

Oharra:

Gogoratu Euskaraldia ekimenaren aurkezpena egingo dela Elgoibarren abenduaren 3an 13:00etan, bertan IMHko ordezkaritza batek parte hartuko duela, eta nahi duzuenok gonbidatuta zaudetela parte hartzen.

 

2017 Euskararen Eguna IMHn

Euskara-ren eguna IMHn