2012 Gabonetako postal lehiaketa

2012/11/14 00:00:00 GMT+1
IMHko langile, ikasle (Ziklo eta Ingeniaritza), irakasle, IMHkide eta facebook-twittereko lagunen artean urteroko gabonetako postal digitalen lehiaketa antolatu dugu.

Baldintzak

  • Gabonetako mezua izatea.
  • IMHren logoa izan behar du bertan. IMHren logoa hemen...
  • Gaia: IMHrekin zerikusia duena
  • Euskarazko testua izatea.
  • PDF edo JPG formatuan bidali helbide honetara: imh [abildua] imh [puntu] es

Baloratuko dena

  • Aurkeztutako lanaren originaltasuna eta konposizioa.
  • Erabilitako euskarazko testuaren kalitatea eta jatortasuna.
  • Irizpideak betetzea.

Epea

  • Azaroaren 13tik 29ra

Epaimahaia

  • Euskara batzordeko kideak.
  • Epaimahaiak postala hautatu ondoren, egokitzapenak proposatu ahal izango dizkio, beharrezkoak irudituko balitzaio.

Saria

  • 2012ko kultur bonoa (kultur produktuak eskuratzeko)
  • ABENDUAREN 3an, Euskararen Nazioarteko egunean jakin araziko dugu nor izango den irabazlea.
  • Irabazlearen postalarekin IMHk 2012ko Gabonetako postal elektronikoa egingo du (irabazlearen izena agertuko da postalean).
  • Lanik onenak webgunean jarriko ditugu