You are here: Home About us IRAUTEN - Corporate Social Responsibility Basque / Goazen Why Goazen
Basque / Goazen

Why Goazen

Maila eta eremu desberdinetako hainbat gakok eta arrazoik eragin zuten proiektua abiatzea:
  • 2003an IMHk eta Ahize-AEKk lankidetza-proposamena egin zioten elkarri. Aurretik EGALIK softwarea landu zuten, eta orduan, bi proiektu egiteko aukera ikusi zuten. Ahizeren ekarpena, erabilera-plana garatzeko diagnostikoa eta aholkularitza izango zen; IMHrena, langileen parte-hartze diagnostikoa egitea AEKri.
  • Proposamena egiteko une egokia izan zen:

    Hilabete gutxi batzuk lehenago amaitu zen “Gurean bai” egitasmoa.

    Udalak martxan jarri berria zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN), eta Elgoibarri, dituen ezaugarriak kontuan hartuta (ikusi 3. koadroa), C2 eredua dagokio. Eredu horren lan esparru garrantzitsuenetako bat lan-mundua da.

  • IMHk eta GOAZEN egitasmoak bat egiten dute balioetan. Egitasmo honen oinarrizko balioetako bat begirunea da, eta egungo enpresek errespetua izan behar diote bezeroari, ingurumenari, langilearen osasunari eta eskubideei, emakumearen lan-munduratzeari, eta baita enpresaren eta ingurunearen errealitate soziolinguistikoari.